XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Isaias profetarenean hala dago idatzirik:
Eta usain goxoaren ordez, kiratsa izanen dute; eta gerrikoen ordez, soka bat; eta ile txirikorden ordez, burusoilkeria; eta soineko dotereen ordez, zakua; eta edertasunaren ordez, lotsa
.
Hala ere, jendez betetako naturistaren kontsultan, Paulek guztiz iletsu imajinatzen zuen Isaias profeta; bera ez bezala, bizar eta txima luzekoa.
Naturistaren itxarongelan jende gaizobera ikusten zen, profeziaren adibide esplizitoa balitz bezala, eta Paul nahikoa gustora sentitzen zen han.
Bere buruan zenbait hutsune agertzen hasiak ziren, ilea ahultzen eta gutxitzen hasia zitzaion, eta bere buruarentzako sendabidea aurkitzea espero zuelako zegoen han.
Lehendabiziko aldia zen horrelako toki batera zihoana eta, nahiz dentistarenean beldur haundiagoa izan, bere barrenean beldur-puntu bat nabari zitekeen .
Itxarongelan bertan plastikozko aingeru baten irudiari erreparatu zion eta bere ile ederra eta irribarre gozoekin, Isaias baino samurragoa iruditu zitzaion.
Baina Paulek oso gogoan zeukan Isaiasen profezia, eta berehala oroitu zen txikitako maisu batez, eta nola deitzen zioten hari
Eta diru harekin sekulako bazkaria egitea erabaki zuen.
Eta gertatu zen bazkaria ondo bustita egon zela eta kalera mozkor-mozkor eginda atera zela.
Eta inoiz ile ederreko baten bat ikusten bazuen
Egun hartan, etxean jada, bertako ispilu guztiak txikitu zituen.